Fundazioa

Geure historia ulertzea, gaurkoa ulertzeko gakoa da, etorkizun ezberdin bati aukera emanez. Hori dela eta sortu zen Felipe González Fundazioa, helburu bikoitzarekin, iraganetik ikasi eta etorkizunera ekarpena egin.

Premisa horiekin, Felipe González Fundazioak Felipe González-en artxibo dokumentala kudeatzen ditu herritarron eskura jartzeko asmo berriarekin. Bestalde, aukera-berdintasuna sustatzeko hainbat ekitaldi eta proiektu antolatzen ditu baita XXI. Mendeko ikaragarrizko erronkei gizarte bezala aurre egiteko zenbait tresna ere eskaintzeko.

Felipe González Fundazioa 2013ko urrian erregistratu egin zen.

Haren helburu nagusienak dira:

  • Espainiako historiako oinarrizko une bati buruzko garrantzi handiko fitxategia herritarron eskura jarri eta kudeatu.
  • Espainiako eta nazioarteko politika zein gaur egungo funtsezko gaiak hobeto eta gehiago ezagutu.
  • XXI. Mendeko erronka politikoei eta sozialei erantzungo dieten hainbat ekintza eta proiektu sortu eta lagundu, aurrerapena, modernizazioa eta berdintasunaren sustapena bateratzen.