Zer da. Sozialismoa.
1976 Editorial:La Gaya Ciencia

Zer da. Sozialismoa.

Sozialismoa, gaingiroki, demokrazia kontzeptuan sakontzean datzala esan daiteke. Hau da, politka, soziokultura, etabar-eremuan gertatutako demokraziaren garapena azken hariraino eramanda. Ikuspuntu finalistatik autosugestioarekin lotu genezake. Baina izenburuak azaltzen duen funtsezko galderaren erantzuna aurki liteke ere bukaezin tratatu ekonomiko, politiko edota soziokulturalean.

Xehetasunik gabe dena ulertzen duen definizio laburretik eta Sozialismo kontzeptuaren edukiera zabalean murgiltzen den tratatu luzearen artean, aurkitzen da ale txiki hau liburuxka balitz bezala.

Felipe González. Estilo etikoa.
1982 Editorial:Arcos Vergara

Felipe González. Estilo etikoa.

Víctor Márquez Reviriego-rekin Hizketan.

Liburu honek gai ezberdinak aipatzen ditu, haren protagonista bezala. Hemen nolakoa zen Sevillako kanpoaldeko auzo batean haurtzaroa, trauma eta berotasun handirik gabeko ikastetxe erlijioso bateko heziketa, familia-negozioen behiak elikatzeko belar moztea, kirola, Antonio Machin eta Segura Kardenala, “Casa América” liburutegiko irakurketak, Tomar Torrijas-en oroimenak eta Carlos Andrés Pérez-en elkarrizketak, Willy Brandt eta beste buruzagi sozialisten aita sentimendua, Olof Palme-ren ikaragarrizko apaltasuna, Bruno Kreisky-ren nagusitasun ixila eta garrantzisua,

Adolfo Suárez-ekiko eta Joaquín Garriges-ekiko harremana, NATO eta Europa, botere faktikoak deitutakoak, sentimendua eta arrazoia, erlijioa eta bizitza, irakumenaren beharra, kultura apaingarri zein bizipen sakona bezalaren ulermena, aita eta seme-alabaren harteko harremana, irratiaren eta telebistaren eragina bizitza politikoan, Felipe González-ek egingo duena politika utziz gero, PSOEko proiektu historikoa, osasuna eta gaixotasuna, ezkoa eta laranja-lorea…. aipatzen da.

Etorkizuna ez da izan zena.
2001 Editorial:Aguilar

Etorkizuna ez da izan zena.

Felipe González eta Juan Luis Cebrián.

Felipe González-ek eta Juan Luis Cebrián-ek geure iraganeko hainbat alderdi ezezagunak azpimarratzen dituzte, argitaragabeko giltzak azaltzen dituzte eta iritzi ezberdinak sortzen dituzte liburua eztabaidaraztea aproposa izan dadin. Espainiako trantsizioaren bi protagonisten arteko elkarrizketa etorkizunari buruz. Geure memoria historikoa berreskuratze eta gaurkoari begirada zorrotza. Ikuspuntu aldakorretik, Espainiaren ulermenari buruzko lana da, gaur egungo bi pertsonen arteko istorioa modernoagoa izan nahi duen herri bati buruz.

Monarkiatik globalizaziora, Armada, abertzaletasuna, subiranotasuna, Otsailak 23ko Estatu-kolpea, 23-F ezagunagoa, edota terrorismoaren aurkako gerra zikina ahaztu gabe.

Etorkizuneko Oroitzapenak.
2003 Editorial:Aguilar

Etorkizuneko Oroitzapenak.

Orainaldiko gogoetak.

Etorkizuneko Oroitzapenak Felipe González-en gaur egungo gai nagusiei buruzko gogoetak biltzen ditu.1993tik 2003ra El Pais egunkarian argitaratutako 53 artikuluko bilduma da. Bertan idazleak bai Espainiako politika zein Europakoa eta baita Europaren zeregina nazioarteko eremuan. Espainiako politikari dagokionez, hainbat gairi ekiten die, ETA-ren terrorismoari, Espainiako Alderdi Sozialista Langilearen primarioen prozesuari eta Latinoamerika eta Espainiaren arteko lokarriei, Latinoamerika eta Espainiaren arteko harremanei zein Espainia eta Marokoaren artekoei buruz ere.

Europako eremuari dagokionez, Europaren eraikitzeari, euroari edota Europa eta sozialismo demokratikoari buruzko gaiaz aritzen da. Nazioarteko eremuan, Palestinako egoerari, zein den Europako zeregina globalizazioari dagokionez, Mercosur eta Afrikarekiko harremanak, New Yorkeko Dore Bikien aurkako atentatuaren ondorioz sortutako abagunea eta Irakeko gatazkarekin bukatzen da. Berehalako iragana ulertzen laguntzen digun liburua gaurkoa hobeto ulertu ahal izateko.

Iberoamerika 2020.
2009 Editorial:Siglo XXI de España

Iberoamerika 2020.

Krisiaren aurreko erronkak (Ed.)

Liburu honen zazpi kapituluek, gehi idazleen kalitateak, eskualdean krisiari aurre egiteko, gainditzeko eta etorkizunari aurpegia emateko beharrezkoak diren hainbat erreforma birpasatzeko aukera ematen dute. Irakurleak hainbat ekarpen aurkituko ditu krisiaren aukerei zein arriskuei buruz; lana sustatzeko zein diru-sarreren birbanatzeko gai izango den hazkunde-eredua aurkitzeari buruz; berritzeko eta aukera-berdintasuna lortzeko ahaleginaren estrategia-aldagaiak diren heziketari, prestakuntzari eta osasunari buruz;

energia eta klima-aldaketari buruz; garapena lortzeko beharrezkoak diren azpiegiturei buruz; joan-etorri migratzaileen eraginari buruz; mehatxu arriskutsuen aurreko ziurtasun fisika eta legezkoaren erronkei buruz; demokraziaren kalitateari buruz eta hura lortzeko beharrezkoak diren erreforma instituzionalei buruz; garapen handiko sinergiak baliatzeko lagunduko duten eskualde-bertakotzeen ekintzei buruz.

Europari buruzko nire ideia.
2010 Editorial:RBA

Europari buruzko nire ideia.

Gaur egun kontinente zaharrak, Europar Batasunak ziurgabetasun eta krisi une hauetan erronka ezberdinei aurre egin behar die, eta horien ebazpenek, onerako ala txarrerako haren etorkizuna markatuko dute: nagusitasun sendoa eta erakundeen funtzionamendu eraginkorra eta benetako boterearekin; herritarron barruko kohesioa zein etorkinen gizarteratzea; gatazka-konponketarako barruko ziurtasuna eta nazioarteko egoerako ekintza bateratuaren garapena; beste herrialdeekiko harremana, Latinoamerika edota beste mediterraneoko herrialdeekikoa ere; etorkizuneko erronkei erantzuna, energia-hornidura,

garapen teknologikoa, hezkuntzako politika, garapen ekonomiko, sozial eta kulturalaren arteko oreka. Europa krisian dago eta itxaropenaren ausardia behar du, ideien pragmatismoa etorkizuna oparoa izan dadin. Europazale onartuta, europar eraikuntzaren lekuko eta protagonista, liburu honetan, zorroztasunez, Felipe González-ek hausnartzen du Europa deitutako burutzeke amets horren iragana, gaur egun eta etorkizunari buruz.

Ba al dago elkar ulertzerik oraindik?
2011 Editorial:Planeta

Ba al dago elkar ulertzerik oraindik?

Felipe González eta Miguel Roca.

Demokrazia berreskuratu eta Autonomia-Estatu eraiki zenetik hiru hamarkada pasa eta gero trantsizioaren bi protagonista nagusienetarikoek Espainiako sistema politikoa, Estatu zentrala eta autonomi erkidegoen arteko boterearen banaketa, eta bereziki dualtasun sinbolikoa, ekonomikoa, kulturala eta erakundearena Katalunia eta Espainiaren artean. Garapen honi buruzko gogoetak, gerra hotzean eta mundu bipolarrean sortuta, ekonomia globalizatuaren testuinguru berrira eta Europak,

Espainiak eta Kataluniak haien leku eta hotzak bilatzen duten mundu multipolarrera eramaten gaitu, Elkarrizketak, Lluís Bassets moderatuta, botere ekonomikoren eta politikoaren eztabaida handiko birbanatzean, aldarrikapen eta sentimendu nazionalistetan, gaur egungo gizarte multikulturaletan eta eleaniztunetan non oso jatorri ezberdineko herriak bizi diren, etorkizuneko eredu sozial eta ekoizkorren gobernu eta iraunkortasun arazoetan datzate.

Erantzun eske.
2013 Editorial:Debate

Erantzun eske.

Krisi-garaiko nagusitasuna.

Duela urte batzuk murgilduta gauden krisia ekonomika eta soziala da baina badu zerikusia ere nagusitasunarekin. Nagusitasunak, Felipe González-en hitzetan, erantzunen etengabeko bilaketa du ezaugarri, galderak mantentzen baitira: nola hobetu mundua, nola bihurtu zuzenago, arrakastatsuagoa, burujabeagoa. Berriki gertatutako historiako zenbait une zailetan hartutako esperientziaren bitartez Felipe González-ek gogoeta sakona egiten du gaur egungo nagusitasunaren esanahiari buruz, bai politikoa zein enpresako edota soziala, baita nola egin aurre gaur egungo erronkei etorkizun hobeagoaren oinarriak finkatzeko.

“Politikak herritarron oinazea murriztu beharko luke, horixe izango litzateke benetako nagusitasuna. Egiten den politikak ez badu onespenik, aldatu behar da; dauden alderdi politikoek ez badute onespenik, aldatu behar dira, edota haien burukideak. Politikaren kalitatea eta edukiera hobetu behar ditugu, eta horretarako ideiak eta parte-hartzea behar dira. Egiten ez badugu, inork ez du irabaziko eta denok galdu egingo dugu”.

Nork agintzen du hemen?
2017 Editorial:Debate

Nork agintzen du hemen?

Ordezkaritzako demokraziaren krisi globala

Mendebaldeko gizarteen gobernantza eredua krisian dago. Bertakoek Ordezkaritzako demokraziak mantentzen zituzten euskarriak zalantzan jartzen ari dira gero eta gehiago. Hautesle askok politikariek ez dutela haien lehentasunak kontutan hartzen uste dute eta horren ondorioz alternatiba berriak sortzen ari dira herritarron beharrak bideratzeko; aldi berean gobernuak haien politikak Aurrera eramateko orduan gero eta oztopo eta murrizketa gehiago izateaz kexatzen dira; eta botere-banaketaren sortze-oinarriak, geghiengo osoko gobernuak kontu-emate demokratikoa gainbeheratzen dira.

2016 eta 2017ko udaberrien artean Felipe González, Centro Iberoamericano-k (CIBA) (Iberoamerikar Zentroak) proposatuta, São Pauloko Unibertsitateko José Bonifacio Katedra programa akademikoaren titularra izan zen. ¿Quién manda aquí? Nork agintzen du hemen? zenbait adituen lanak biltzen ditu (José Fernández-Albertos, Gerson Damiani, Víctor Lapuente Giné, Ignacio Molina, Roberto Gargarella, Rafael Jiménez Asensio, Berta Barbet, Juan Rodríguez Teruel, Kelly Komatsu Agyopan, Alberto Penadés eta Wagner Pinheiro Pereira, Felipe González berarekin batera) arazo hauei argitzen laguntzeko eta aukerak ere proposatzeko, katedra osatuta zegoen lau blokeen inguran.

Beste argitalpen interesgarriak

Felipe González. Perfil humano y político.

Miguel Ángel Aguilar y Eduardo Chamorro.

Cambio 16, 1977.

Felipe González, un hombre a la espera

Eduardo Chamorro.

Planeta, 1980.

La política de la transición.

José María Maravall.

Taurus, 1984.

El triunfo de la democracia en España. 1962-1982.

Paul Preston.

Plaza & Janés, 1986.

Los socialistas en la política española (1879-1982).

Santos Juliá.

Taurus, 1997.

La estrategia organizativa del Partido Socialista Obrero Español (1975-1996).

Mónica Méndez Lago.

Centro de Investigaciones Sociológicas, 2000.

Felipe González. El presidente del cambio (1982-1996).

Victoria Prego.

Unidad Editorial, 2002.

La memoria recuperada. Lo que nunca han contado Felipe González y los dirigentes socialistas de sus años de gobierno.

Maria Antonia Iglesias.

Aguilar, 2003.

Felipe González: el hombre y el político.

Alfonso S. Palomares.

Ediciones B, 2005.

Transición y cambio en España: 1975-1996.

Álvaro Soto.

Alianza Editorial, 2005.

Felipe González. El rostro de una joven democracia.

VV.AA.

Algón editores, 2010.

El camino de vuelta. Del triunfo de Felipe González a la crisis del PSOE.

Joaquín Leguina.

La esfera de los libros, 2012.

Historia de la época socialista. España 1982-1996.

Álvaro Soto y Abdón Mateo (Dirs.).

Sílex Ediciones, 2013.

Felipe González. La ambición que cambió España.

Manuela Ortega Ruiz.

Tecnos, 2015.